Neoi Gauak

by Otuz

supported by
/
  • Streaming + Download

    Includes high-quality download in MP3, FLAC and more. Paying supporters also get unlimited streaming via the free Bandcamp app.

      name your price

     

1.
01:55
2.
03:37
3.
03:07
4.
03:24

credits

released March 9, 2016

Vocals & Guitar: Egoitz Ingunza
Guitar & Backing Vocals: Unai Garcia
Bass & Backing Vocals: Aitor Makazaga
Drums: Markel Ibarra
Backing vocals in 'Asteazkena': Gorka Legina

Music and lyrics by Otuz.
Recorded, mixed and mastered by Dardara Records
Artwork by Jone Aurtenetxe

tags

license

all rights reserved

about

Otuz Galdakao, Spain

Just four friends playing together.

contact / help

Contact Otuz

Streaming and
Download help

Track Name: Gaur Egun
Gero eta gehiago dakigu, baina gutxiago ulertzen dugu
Gaur egun

Gero eta gehiago daukagu, baina gutxiago merezi dugu
Gaur egun

Atzeraka, aurrera joan beharrean
Noraezean, bidegurutzean
Galduta, nora joan ez jakinda
Eta inor ezertaz konturatzen al da?
Track Name: Neoiak
Neoiek argitu ziguten
bidea haien atzetik egin genuen
Gaua luzea izan zen

Paradisuko ateak
txikiak izan ohi dira, tabernetakoak
Eta abestu genuen

Zenbaitetan galduta ibiltzen gara eta
ez da izaten erreza aurrera egitea

Hitzak asmatu genituen beldurrak definitzeko,
haiekin dantza egiteko

Argia gurtu genuen, neoien argia
Iluntzean, eguzkia ezkutatzean

Zenbaitetan galduta ibiltzen gara eta
ez da izaten erreza aurrera egitea
Hainbeste iluntasunen artean geure burua aurkitzea
Eguzkia irtetean berriz minez ohartzea
Track Name: Asteazkena
Guk ere mundua aldatu nahi genuen
Baina denborak guztia itzali egin zuen
Kilometroen zama astunegia bilakatu zen
Bakoitzak geure bidea ekin behar izan genuen

Lehenbailehen eraikiko dut ilusio berri bat
Zure begi berde horien kolorekoa

Gau batez mundua sutan jarri genuen
Gar horietan ilusioak erre genituen
Ez dago abestirik hutsune hau beteko duenik
Horregatik idatzi dizut hau zuri, ta neure buruari

Lehenbailehen eraikiko dut ilusio berri bat
Zure begi berde horien kolorekoa
Noiz arte jarraituko dut zoriontasun bila?
Neoiezko kale busti hauetan zehar
Track Name: Ez Dut Behar
Gauez, kale hotz horretan elkartu ginen
Ta nire beldur denak izoztu ziren
Ez al zara oroitzen?
Zure bila nenbilen

Arrotza, etorkinaren pare sentitu nintzen
Aterperik gabe
Mina ezin eten
Ez al zara oroitzen?
Zure bila nenbilen
Baina ez zara oroitzen...
Erbestea luze doa

Zauriak handitzen doaz pareta hauen artean
Ez dira etxe bat lagun, niretzat ez behintzat
Zure besarkaden babesa falta zaidanean
Arimak erregai hori behar duenean

Eta hitzok ez dira nire hilarrian agertuko
Baina behar dudanean oihukatuko ditut
Gitarra lepoan dudala

Besterik ez dut nahi,
ta ez dut behar besterik